"INTENSIDADES ORTEGA" ARBOLAPEAN

og.30uzt.20:0020:00 "INTENSIDADES ORTEGA" ARBOLAPEANSeber Altube auditorioaJarduera motaKontzertuakDOAN

Gertaeraren xehetasunak

Intensidades Ortegak iluntasunean nabigatzen du trip-hop, folklore eta pasarte industrialetan barrena,
modu garratz, intimista eta hauskorrean. Letra minimalista eta irekiak, inkontzientean errotutako gai
sakonetan murgiltzen direnak. Zuzenekoetan Intensidades are biziago bihurtzen da inprobisazioan eta
zaratan arakatuz.
Bilbon finkatuak, Intensidades Ortega dira Savina Lafita Solé (Bartzelona, 1985) ahots eta sintetizadoreetan
eta Ander Cisneros (Gernika, 1980) sintetizadore, perkusio eta ahotsetan. 2023an hasi zuten abentura
elkarrekin, lehendik Bongho Krappul (Exotika-Psicodelia), Les Pedantes (Trip-Cosmic-Hop), Tashakor
(Afganistango musika) edota Las Hildegardas talde koral esperimentaletatik etorrita.