"IRAKUR-JOLAS TXOKOA", Mari Sorgin

or.17mai.17:3017:30 "IRAKUR-JOLAS TXOKOA", Mari SorginUdal liburutegiaJarduera motaLiburutegiko jarduerakDOAN

Oharrak

SAIOEN EGUTEGIA:

Martxoak 22

Apirilak 12

Maiatzak 17

Gertaeraren xehetasunak

Irakur-jolas txokoa 3-5 urte bitartekoei eta bere gurasoei zuzenduta dago. Hiru saio izango dira guztira eta saio guztietara etortzeko konpromisua hartzea ezinbestekoa da. Aurretiazko izen ematea: 944650031
Saioen egutegia:
Martxoak 22, (17:30)
Apirilak 12, (17:30)
Maiatzak 17, (17:30)
Hamabost umek hartu dezakete parte, hiru saioetan egongo dira guraso eta hezitzaileekin batera. eman behar da izena. klubetako proposamena gurasoak eta haurrak elkarrekin liburutegira etortzea da, Euskal Haur Literatura abiapuntu harturik, dinamizatzaile batek zuzendutako irakurketa saioetan parte hartzeko.
Saio hauen helburua bikoitza da, alde batetik, gozatzeko une bat sortzen da, ipuin, kantu, olerki eta hitz jolasekin heldu eta haurrek ondo pasatu dezaten. Bestetik, gurasoen prestakuntza bilatzen da. Horretarako, euskal haur literaturako baliabideak erakusten dira, eta kontatzeko moduak azaltzen. Azken batean, helduek seme-alabakin literatura modu autonomoan lantzeko gai senti daitezen nahi da.
Gozatu elkarrekin!