"ITZALIKO BAGINA" Iraitz Lizarraga
og.19mar.19:0019:00 "ITZALIKO BAGINA" Iraitz LizarragaLizeo AntzokiaJarduera motaAntzerkia3€
Gertaeraren xehetasunak
BERTSO-ANTZERKI IKUSKIZUNA Bertsoa oinarritzat duen antzerki ikuskizuna da. Bere trama izaerak hiru pertsona(i)bertso munduko zein haien barne munduko bakardadetik kolektibora eramango
Gertaeraren xehetasunak
BERTSO-ANTZERKI IKUSKIZUNA
Bertsoa oinarritzat duen antzerki ikuskizuna da. Bere trama izaerak hiru pertsona(i)bertso munduko zein haien barne munduko bakardadetik kolektibora eramango ditu.Barruan dituzten itzalen eta kanpoko errealitatearen linboan elkar ikusten ikasiko dute.Egungo sistema indibidualistari kritika egiteko asmoa du obrak. Bertso munduan kokaturiko
istorio bat izan arren, ez du bertsoaz hitz egiten, haratago doazen auzi sozialetara salto egin nahi du: generoa, osasun mentala, familia nuklearra, meritokrazia…
Itzalek leku garrantzitsua hartuko dute ikuskizunaren zehar. Izan ere, teladun hiru markoren atzean proiektatuko dira zenbait pasarte. Arropen eta argien koloreekin jolastuko da.
Zuritik abiatuta gorri, berde, eta moreak hartuko dute protagonismoa antzezlana aurrera joan ahala.Kolore bakoitzak esanahi bat hartuko du eta argi jokoek garrantzia izango dute.
