"ITZULERA" Dejabu Konpainia

lr.01Otsa.19:0019:00 "ITZULERA" Dejabu KonpainiaLizeo AntzokiaJarduera motaArte eszenikoak12€ (Laguna 9€)

Gertaeraren xehetasunak

Dejabu konpainiaren proiektu eszeniko berria umorez, poesiaz eta akzioz betetako antzezlana da. Auto-fikziozko obra honetan konpainiako kideak euren sormenaren eta identitatearen zentzua zalantzan jarriko dute. Konpainiak 2024an Mexikora egindako bidaia kontatzen du eta nola bertan jazotako ustekabeko gertakari batek, euren abenturaren norabidea aldatu zuen. 

Zuzeneko road movie baten egitura du obrak eta etengabe jokatzen du errealitatearen eta fikzioaren artean. Eszenako aktoreez gain, zinemagile batek zuzenean irudiak sortu eta proiektatuko ikusleentzako emanaldi bakoitza esperientzia errepikaezin bihurtuz. Ipuin bat, non irudikatutakoaren eta bizitakoaren arteko mugak lausotzen diren, eta publikoa bidaia horren eta bere emaitzaren parte izatera gonbidatzen den.

Talde artistikoa:

Zuzendaritza eta ideia: Dejabu konpainia
Antzezleak: Ainara Gurrutxaga, Miren Alcaláz Urko Redondo eta David Aguilar
Bidelaguntza artistikoa: Iara Solano
Idazketa: Dejabu konpainia, Mariana de la Mataren bidelaguntzarekin
Zuzeneko bideo sorkuntza: David Aguilar
Musika: Ander Fernandez
Jantziak: Barbara Rasso
Argi diseinua: Andoni Mendizabal
Argi eta soinu teknikariak: Andoni Mendizabal eta Itziar Bote
Eszenografia: Dejabu konpainia
Komunikazioa eta diseinu grafikoa: Rodriguez & Ndungmandum
Ekoizpena: Dejabu konpainia
Banaketa: Artedrama