"KIMU" MARIE DE JONGH

ig.18urr.12:3012:30 "KIMU" MARIE DE JONGHLizeo AntzokiaJarduera motaAntzerkia6€ (Laguna 4,50€)

Gertaeraren xehetasunak

Kimu irudimenari buruzko ikuskizuna da, natura eta irudimenauztartzen dituena eta errealismo magiko ikutua duena. Jokin Oregik,ikuskizunaren egile eta zuzendariak, ipuin eszeniko baten bidezsorkuntzari buruzko begirada intimoa eskeintzen digu.
O andreak multinazional batentzat lan egiten du bakardadeerabatekoan, duela gutxi langile asko zegoen bulego batean. Oandreari ideiak agortzen hasi zaizkio. Halako batean, natura harenlan-eremua eta gorputza bizi-berritzen hasi da guztiz eraldatu arte;naturak giza izaera berri bat sortzen duen punturaino, ideia berribat.
Jokin Oregik kontatzen digu nola naturak eta irudimenak bideaaurkitzen duten guztiz abandonaturiko lekuetan. Kimatzeko,ekosistema eraldatzeko eta gure burua eraldatzeko edozein zirrikitubilatzen ditu naturak zein irudimenak.
Abentura honetarako, Marie de Jongh konpainiak, El Patio Teatrobidaide izango du.