"KOPAZ KOPA", ADOS TEATROA
Gertaeraren xehetasunak
ISTORIO TXIKI BAT , BIZITZAZ BETEA.Kopaz Kopa (nazioartean Sideways bezala ezaguna) 2004ko komedia dramatiko bat da. Gidoi egokitu onenaren Oscar saria irabazi zuen. Alexander Paynek zuzendu zuen,
Gertaeraren xehetasunak
ISTORIO TXIKI BAT , BIZITZAZ BETEA.
Kopaz Kopa (nazioartean Sideways bezala ezaguna) 2004ko komedia dramatiko bat da. Gidoi egokitu onenaren Oscar saria irabazi zuen. Alexander Paynek zuzendu zuen, gidoiaren egileak eta Jim Taylorrek. Rex Picketten izen bereko eleberritik egokitua da. Sidewaysek kontrako bi pertsona ospetsuren istorioa kontatzen du, Santa Barbarako mahastien herrira astebeteko bidaia egiten dutenak
Komedia bat, itxuraz xaloa, dibertigarria eta lasaia, baina aurrera egin ahala sakonago
agertu, eta, tarteka, mingarri eta labainkorra egingo dena.
Entretenitzeari utzi gabe, zenbait gai sakonen aurrean jarriko gaitu: bakardadea eta
indibidualismoa, adiskidetasuna, denbora iraganaren eta gaztaro galduaren malenkonia,
nork bere mugak gainditzea eta bizitzaz gozatzea.
“Kopaz kopa” xehetasunez eta bizitzaz beteriko istorio horietako bat da.
Bertan, umoreak eta dramak bat egiten dute eta, ardoak txolindu ohi
gaituenean bezala, negar eta barre eragingo digu.
“Kopaz kopa” lanak bizitzaz gozatzeko tentazioan erortzera
gonbidatzen gaitu, bizitzak izan lezakeen arrunta eta prosaikoa
gainditzera etsipen eta samintasunean jausi gabe.