"KORTXOAREN DILEMA" Tartean teatroa

lr.13abe.19:0019:00 "KORTXOAREN DILEMA" Tartean teatroaLizeo AntzokiaJarduera motaAntzerkia12€ (Laguna 9€)

Gertaeraren xehetasunak

Endreduzko thriller politikoa bi aktorerentzat, espazio eta denbora unitate bakarrean.
IRAKASLEA (70 urte) katedratiko jubilatua da, ezkerraren erreferente intelektuala. Pronostiko gaiztoko minbizia dauka, baina sendatzeko aukera sortu da ezustean: aberats ospetsu batek osasun sistema publikoari dohaintzan eman duen erradioterapia ekipamendu batean tratamendua har dezake. Iritzi publikoak goraipatu egin du donazio hau. Bakan batzuk, ordea, zergak behar bezala ez ordaintzeko trikimailua dela salatu dute. Hauen buru, irakasle zaharra. Orain denek galdetzen diote zer egingo duen, bere printzipioekiko leiala izan ala prakak jaitsi. Gaur, bere erabakia publikoki azaldu behar duen unean, IKASLE bat (60 urte) agertuko zaio ezustean. Aspaldiko kontuak garbitzera dator.
FITXA ARTISTIKOA
Egilea: Patxo Telleria
Zuzendaria: Mireia Gabilondo
Eszenografia: Fernando Bernués
Aktoreak: Patxo Telleria eta Mikel Martinez
Zuzendari laguntzailea: Aitor Borobia
Jantziak: Ana Turrillas
Espazio sonoroa: Adrian Garcia de los Ojos
Eszenografiaren eraikuntza: Raul Arraiza
Argiztapena eta Soinua: David Rodriguez eta Borja Arbaiza
Kartelaren diseinua: Paradox
Ekoizpen exekutiboa: Pio Ortiz de Pinedo eta Myriam Garzia
Bilboko Arriaga antzokiaren kolaborazioarekin