"KUKU, ANTZERKIA!", Oihane Enbeita

or.22urr.18:0018:00 "KUKU, ANTZERKIA!", Oihane EnbeitaUdal liburutegiaDoan

Gertaeraren xehetasunak

Kamishibai izeneko egurrezko antzerkitxo baten ostetik Kuku! egingo diogu antzerkiari “Eguzki Katu”ren istorioan murgiltzeko.

Asiako hegoalde osoan ezagun da “ Eguzki katu”ren istorioa.  Thuc-Sin izeneko nekazari gazteak bere katuarentzat izen berezi bat bilatu nahi du eta Voung-Quan agure jakintsuarengana joko du aholku eske.

Kamishibai “paperezko antzerkia” esan nahi duen japoniar hitza da. Mendeetan zehar, telebistarik ere ez zen garaietan, egurrezko antzerki txiki bat eta marrazki laminak erabiltzen zituzten istorio kontalariek.

Oharra: ezinbestekoa da izena aurrez emate Udal Liburutegian.