"LEIHOAK", TEATRO PARAISO
Gertaeraren xehetasunak
Haizea txistuka eta hotz asko egiten du. Gaua itxia da. Albisteetan hotz-bolada, elurra eta euria iragarri dute. Ezin da etxetik atera.Emakumea aspertuta eta nahigabetuta dago. Bere kafe
Gertaeraren xehetasunak
Haizea txistuka eta hotz asko egiten du. Gaua itxia da. Albisteetan hotz-bolada, elurra eta euria iragarri dute. Ezin da etxetik atera.
Emakumea aspertuta eta nahigabetuta dago. Bere kafe kikara berotzen duen bitartean bere baitan bilduta geratu da leihotik begira. Sorgortuta, leihoko ganduaren gainean marrazten hasi da bere hatz adierazlearekin. Leihoak kolorea aldatu du. Gaueko itzal urdinen artean leunki dantza egiten duen neskato baten soslaia sortzen da. Haizeak gogorrago egiten du txistu eta haizezko instrumentuen sinfonia ezti bilakatu da. Arrain eta karramarroen unibertso ederra, anemona eta landare bitxien baso batez inguratuak. Espazioa itsas kosmos eraldatu da. Itsas landare mundua zabaltzen da gure aurrean, ilargiaren argipean dantzatzen duten beso loratuen antzera.