"MIERDA DE CIUDAD", Olatz Gorrotxategi
Gertaeraren xehetasunak
LA HISTORIA DEL ROCK RADICAL VASCOPorrotari buruzko obra bat. Bere kokalekua bilatzen ari den belaunaldi bat. Punk-a iritsi da. Duelu bat. Western-aren isiltasun existentziala. Jada bera izan
Gertaeraren xehetasunak
LA HISTORIA DEL ROCK RADICAL VASCO
Porrotari buruzko obra bat. Bere kokalekua bilatzen ari den belaunaldi bat. Punk-a iritsi da. Duelu bat. Western-aren isiltasun existentziala. Jada bera izan nahi ez duen arnegatua. Ni niz naizena. Euskal diaspora Idahon eta Nebraskan. Bakero bat txistua botatzen. Hiru pertsona 80ko hamarkadan hasi eta gaur amaitzen den istorio bati erantzuten, hemen, zure aurrean. Sioux indiarrak euskal folklorea defendatzen. “Harrapatu nahi da” kartela. Taberna bat hustu nahia. Beste okupazio bat. Clint Eastwood jaunak esan du ez duela soldaduzkara joan nahi. 1880. urtea da. Bolbora eta goma 2a. Nuklearrik ez, ez hemen ezta inon ere ez. Urrearen bilaketa zoroaren sasoia eta ontziolen itxiera. Pentsamenduaren etsipenari eta borroka kolektiboei buruzko istorio bat. Belaunaldi baten amaiera. Polizia asko, dibertsio gutxi. Porrota. Ameriketako Estatu Batuen erreserbak. Punk-aren gordelekuak. Biak erresistentzia ikur izatera mugatuak. Horizontea. Nire atzetik datorren jendea. Nire atzean, oraindik kolonizatu gabeko belardi zabal bat. La Polla Records taldeak abesten zuen bezala, “gaur da etorkizuna”.