"MOKO" Gorakada

ig.16Otsa.12:3012:30 "MOKO" GorakadaLizeo AntzokiaJarduera motaFamilientzako ikuskizuna5 € (Laguna 3,75 €)

Gertaeraren xehetasunak

Beste edozein ume bezalakoa zen. Jolasean aritzen zen, sugandilak, txoriak eta arrainak harrapatzen. Alaia, bizia eta ausarta zen. Hain ausarta ezen bere abenturetako batean altuera handi batetik erori eta kolpeak aurpegia desitxuratu baitzion, betirako. Hala, munduaren begietarako munstro bilakatu zen.
Bakarrik geratu zen. Izena galdu zuen. Ordutik aurrera, MOKO deitzen zioten denek. Mokok ume bat gehiago izan nahi zuen, lagunak eduki, maitatua sentitu. Eta aurkitu zuen horretarako bidea. Dohain ia magiko bat zuela deskubritu zuen: Mokok hegan ikusten zituen hitzak, eta behinola sugandila edo txoriekin egin zuen bezala, ehizatu eta bertso bihurtzen zituen.
Horri esker, gainerakoek, begiratzen zutenean, ez zuten munstro desitxuratu bat ikusten, baizik eta arima ederreko poeta bat.
Ume hori heldu bilakatu zen. Bilintx bihurtu zen, herriak hainbeste maite zuen poeta.