ODOLKIDEAK 50 URTE 1975-2025 Erakusketa

al.02eka.(eka. 2)12:00or.20(eka. 20)20:0012:00 - 20:00 (20) ODOLKIDEAK 50 URTE 1975-2025 ErakusketaElai Alai AretoaJarduera motaErakusketaDOAN

Gertaeraren xehetasunak

Kultur Etxeko Elai Alai areto txikian egongo da bagila-ekainaren 2tik 20ra. Artxiboa aztertu eta esanguratsuena hartu gura izan dogu: kartelak, zaharrenetatik gaurkoetara; omenaldien argazkiak 20/25eko Gernikan egindako guztiak; 40/50ekoak Bizkaian egindakoak; eta beste batzuk 60/75ekoak eta 75/100ekoak be ahaleginez sartu doguz ahalik danak; emoileen karnetak; bertoko emoileen argazkiak (artxibokoak eta 2025eko marti-apirilekoak) odola emoten dagozala, datuak…,
Erakusketa hau emoileen interes berezikoa izango dala uste dau Odolkideak alkarteak, baina publiko orokorrari be dei egiten deutsagu erakusketa ikusten joateko.

2025-06-13 XI. OMENALDIA 19:00 Elai Alai aretoa
Odol-emoilearen Mundu Mailako Egunaren bezperan egingo da GERNIKALDEKO ODOL-EMOILEAREN EGUNA, eta bertan 20/25 bider baino gehiagotan odola emondako 88 pertsonari eta 75/100etik gorako 15 ohorezko emoileri egingo jake omenaldia, oraingoa XI. OMENALDIA. Bide batez, une aproposa da jarduera altruista horrengatik eskerrak emoteko emoile guztiei.