"OMBUAREN ITZALA" Patxi Bisquert

og.06mar.20:00og.21:1420:00 - 21:14 "OMBUAREN ITZALA" Patxi BisquertLizeo AntzokiaJarduera motaZinema5€

Gertaeraren xehetasunak

“Ombuaren Itzala ” filmak Pello Mari Otaño (1857 – 1910) bertsolari-poeta handiaren memoria berreskuratu nahi du, bere garaiko euskal kulturaren egile bikain eta sortzaileenetako bat.

“Zizurkilgo familia xume batean jaioa, Pello Mari Otaño bertsolari eta olerkari handi bat izan zen. Gerra saihesteko, XIX. mendearen azken laurdenean Argentinako Errepublikara emigratu zuen.Gautxoekin ganadua bazkatu eta herri-poetak irakurtzen ditu. Ez da ez Rufo Tolosa, ezta Martin Fierro ere, baina berak ere bere egiak kantatzen ditu. Otaño joan-etorrian bizi da, melankoliaz beterik: Europan argentinar sentitzen da eta Pampa aldean, berriz, euskaldun. “Ombuaren” itzala bilatzen du; zuhaitzak bere konposizio ezagunenetako bat inspiratzen dio eta emigrantearen nostalgiaren sinbolo bihurtzen du” (Patxi Bisquert).