OMENALDIA "269 IN MEMORIAM"
Gertaeraren xehetasunak
HISTORIA ETA MEMORIA EKITALDIAK Azken presoa, Benito Fernández González asturiarra, ekainaren 3an hil zan eta
Gertaeraren xehetasunak
HISTORIA ETA MEMORIA EKITALDIAK
Azken presoa, Benito Fernández González asturiarra, ekainaren 3an hil zan eta gero ospitale militarra zarratu egin zan: 85 urte beteten dira. Egun horren bueltan GERRA-PRESOEN OSPITALE MILITARREAN hildako 269ei egiten jake omenaldia.
Familia batzuk omenaldira etorriko dirala agindu dabenez, parte-hartze berezia eukiko dabe familia-memoriaren testigantzak emoten ekitaldiaren barruan. Betiko moduan hildakoen izenen irakurketa partekatua -IZANARI IZENA EMON- eta lore eskaintza egingo dogu. Tartean Segundo Olaeta – Musika Eskolako Bandakideak alde musikala bideratuko dabe.
Gernikar-lumotar guztiei konbita egiten deutsegu omenaldian parte hartzeko.
Memoria Publikoa. Memoria inklusiboa.