"PORTAMUNDOS", LeVeLiBuLaR

ig.17ira.13:0013:00 "PORTAMUNDOS", LeVeLiBuLaRMerkurio iturriaJarduera motaKale AntzerkiaDoan

ordutegia

13:00 h

lekua

Merkurio iturria

Pablo Picasso Kalea, 1, 48300 Gernika-Lumo, Bizkaia

Gertaeraren xehetasunak

Hutsetik, orotara. Publikoak barre egiteaz gozatu dezan eta inguruan dituen besteak barre egiten ikus ditzan dena ematen duen artistak ia hutsik dagoen eszenatokia du konplize. Sigimundo artista akrobata da, clown da eta poesia da. Bere publikoarekin batera zerua eskuekin ukitzeko elementua armatzen du, nahiz eta ez duen instrukziorik zelan armatzen den jakiteko. Konfiantza badago! Horrek zubi guztiak igarotzeko ahalmena ematen du.
Antzezlan hau IPAR ESZENA BIDEA proiektuaren barne dago. Escena Galega, EscenAsturias, ACEPAE eta Eskena elkarteek sustatutako proiektua da Ipar Eszena Bidea, eta truke kulturalerako ibilbide berri baten inguruan dago artikulatuta; ibilbide berriak Donejakue bideen ibilbide historikoa hartzen du erreferentziatzat, eta, hala, programazio eszeniko izugarria antolatu da, eta sektoreen sinergien, publikoarekiko harremanaren edo hausnarketaren eremuetara ere hedatu da.