Rock N' Band Kontzertua
or.23eka.22:0022:00 Rock N' Band KontzertuaKaleko JardueraJarduera motaKontzertuakDOAN
Gertaeraren xehetasunak
Aurton gogotsu dator Rock N’ Band ikuskizunaren 11.edizioa. San Juan gau magikoaren paisaiarekin oholtzaratuko dira SOMEko Banda Sinfonikoa, Rock Konboa eta eskolako 8 abeslari, Ross dantza eskolako lagunekin
Gertaeraren xehetasunak
Aurton gogotsu dator Rock N’ Band ikuskizunaren 11.edizioa. San Juan gau magikoaren paisaiarekin oholtzaratuko dira SOMEko Banda Sinfonikoa, Rock Konboa eta eskolako 8 abeslari, Ross dantza eskolako lagunekin indarrak batuz eta auzoko jaiak girotuz.
Bertaratzen diren ikusleek jazz, funk, edo elektronika kutsuko hainbat kanta entzungo dituzte, Aretha Franklin, Bruno Mars, A-ha edo Alaskaren abestiak berrasmatuz.
Eta Euskal Herriko Rock talde emankorrenak sorturiko kantu ikonikoak entzungo dira ere, ezinbestekoak diren Aske Maitte, Negua joan da ta, Corazón de Tango, Euritan dantzan edo Elektrizitatea bezalakoak eskeiniz.
Gernika eta eskualdeko etorkizuna eta orainaldi musikala zuzenean izango dugu San Juan Ibarra Plazan. Erdu geugaz kantan eta dantzan !
Non: San Juan Ibarra Plaza
Noiz: Ekainak 23 OSTIRALA
Ordua: 22h
Iraupena: 75 min.