"ROCK N'BAND 2025" Segundo Olaeta Musika Eskola

or.20eka.22:0022:00 "ROCK N'BAND 2025" Segundo Olaeta Musika EskolaKaleko JardueraJarduera motaKontzertuakDOAN

Gertaeraren xehetasunak

Segundo Olaeta BANDA SINFONIKOAk itxiera emango dio 24-25 ikasturteko aste kulturalari San Juan Ibarra Plazako jaien harira.

Aurton gogotsu heltzen dira Rock N’ Band ikuskizunaren 14. ediziora. San Juan gau magikoen paisaiarekin oholtzaratuko dira SOMEko Banda Sinfonikoko 50 musikari, Rock Konboa eta eskolako 8 abeslari, Ross dantza eskola eta Elai Alai Dantzari Taldeko lagunekin indarrak batuz eta auzoko jaiak girotuz.

Bertaratzen diren ikusleek errepertorio zabal eta anitzaz disfrutatzeko parada izango dute, EXTREMODURO taldearen rock doinuetatik abiatuz, So payaso, Stand by edo La vereda de la puerta de atrás bezalako ikonikoak diren abestiak interpretatuz, eta SKA-P taldearen Cannabis, Romero el madero edo El Vals del Obrero errepikaezinak diren abestiak berrasmatuz soinu sinfonikoz jantzita. Nazioarteari begira ipiniko gara ere Bon Jovi edo Whitney Houston plazara ekarriz. Musika elektronikorako tartea ere izango dugu Sarà perché ti amo abestiaren birmoldaketa ikusgarri bat eskeiniz.

Eta Euskal Herriko Rock talde emankorrenak sorturiko kantu ikonikoak entzungo dira ere, ezinbestekoak diren Zortzi orduko ekaitza (Sorotan Bele ), Iñaki ze urrun dagon Kamerun (Zarama), Musturrek Sartunde (Gatibu) edo Elektrizitatea 25 (Zea Mays) bezalakoak eskeiniz.

Gernika eta eskualdeko etorkizuna eta orainaldi musikala zuzenean izango dugu San Juan Ibarra Plazan. Erdu geugaz kantan eta dantzan !

Non: San Juan Ibarra Plaza (JAIAK) Noiz: Ekainak 20 OSTIRALA

Ordua: iluntzeko 22etan – Iraupena: Ordubete
Ordutegi barria! 19:30ean Musika Eskolatik hasita Trikitixen kalejira herriko kaleetan zehar

ANTOLATZAILEA: SEGUNDO OLAETA MUSIKA ESKOLA PUBLIKOA

PARTEHARTZAILEAK: SOME + Ross Dantza Eskola + Elai Alai Dantza Taldea

ZUZENDARI MUSIKALA: Artur Sustatxa