"RUPER ORDORIKA & MUGALARIAK" KONTZERTUA
Gertaeraren xehetasunak
Mugalariak taldearekin batera, “Lurra ikutu barik” disko berriko abestiak joko ditu oñatiarrak eta bere diskografiaren errepasoa egingo du. 40 urte baino gehiagoko musika-ibilbidearen eta hogei
Gertaeraren xehetasunak
Mugalariak taldearekin batera, “Lurra ikutu barik” disko berriko abestiak joko ditu oñatiarrak eta bere diskografiaren errepasoa egingo du. 40 urte baino gehiagoko musika-ibilbidearen eta hogei disko baino gehiagoren ondoren, abeslari eta konpositore oñatiarra “Lurra ikutu barik” azken diskoaren birari bukaera ematera dator. Hamaika abesti biltzen dituen lan honek, egunerokotasunari buruzko gogoeta poetikoak eta denboraren joanari buruzko gogoetak tartekatzen ditu. Oholtza gainean bere ‘mugalariak’ izango ditu lagun: Arkaitz Miner (gitarra, biolina eta mandolina), Lutxo Neira (baxua), Felix Buff (bateria) eta Nando de la Casa (perkusioa eta teklatuak).