SANTA ZEZILIA EGUNEKO KONTZERTUA, SEGUNDO OLAETA MUSIKA ESKOLA PUBLIKOA
Gertaeraren xehetasunak
Azaroaren 22ko Santa Zezilia musikarien egunari lotuta, Segundo Olaeta Musika Eskolan buru belarri ari dira urte honetako kontzertu berezia prestatzen.
Gertaeraren xehetasunak
Azaroaren 22ko Santa Zezilia musikarien egunari lotuta, Segundo Olaeta Musika Eskolan buru belarri ari dira urte honetako kontzertu berezia prestatzen.

Musikagaz gozatzeko hitzordua Lizeo Antzokian izango da hain zuzen ere azaroaren 20an, ostirala , arratsaldeko 18:00etan.Besteak beste,eta ohiko den bezala, Ganbera-Musika talde ezberdinak Banda Sinfonikoa eta Orkestrekin batera arituko dira.
Ohitura den moduan BANDA SINFONIKOAK Broadway-eko agertoki batetan bihurtuko du Lizeo Antzokia. THE GREATEST SHOWMAN musikaleko exijentzia handiko “Never Enough” abesti boteretsuari ekingo dio taldeak. Eta THE LION KING musikala erraldoia oholtzaratuko dute ere. Abeslari ezberdinak kantuan eta mikroan Irene Ojanguren soprano Gernikarra. Kanta ikusgarri eta ospetsuenak zuzenean interpretatuta eta erritmo afrikar bizi eta koloretsuenak eszenatokian, kontzertuari amaiera borobila emateko. HAKUNA MATATA!
Musika Eskolako musikariekin ordu betez disfrutatzeko aukera paregabea!
Agendan gordetzeko:
Eguna: Azaroak 20, barikua
Ordua: 18:00etan
Tokia: Lizeo Antzokia
Sarrera: Doan