SANTA ZEZILIA KONTZERTUA, Segundo Olaeta Musika Eskola Publikoa

or.21aza.19:0019:00 SANTA ZEZILIA KONTZERTUA, Segundo Olaeta Musika Eskola PublikoaLizeo AntzokiaJarduera motaKontzertuakDOAN

Gertaeraren xehetasunak

Azaroaren 22ko Santa Zezilia musikarien egunari lotuta, Segundo Olaeta Musika Eskola Publikoan buru belarri ari dira urte honetako kontzertu berezia prestatzen.

Musikagaz gozatzeko hitzordua Lizeo Antzokian izango da hain zuzen ere azaroaren 21ean, barikua, arratsaldeko 19:00etan. Besteak beste, eta ohiko den bezala, Banda Sinfonikoa eta Orkestra Ganbera-Musikako hainbat talderekin eta Trikitixekin batera arituko dira.

Kontzertuan  LES MISERABLES Broadwayko Musikala ikusgarria entzuteko aukera paregabea egongo da, baita Tina Turner erraldoiaren RIVER DEEP, MOUNTAIN HIGH  obra Banda Sinfonikoa eta Irene Ojanguren Soprano gernikarraren eskutik.

Musika Eskolako musikariekin ordu betez disfrutatzeko aukera ezinhobea eskaintzen digute!

Agendan gordetzeko:
Eguna: Azaroak 21, barikua
Ordua: 19:00etan
Tokia: Lizeo Antzokia
Sarrera: Doan