"SOLO HASTA MAÑANA", Erre Produkzioak

or.12api.20:0020:00 "SOLO HASTA MAÑANA", Erre ProdukzioakLizeo AntzokiaJarduera motaAntzerkia12€ (Laguna 9€)

Gertaeraren xehetasunak

SOILIK BIHAR ARTE, lagun talde batek bidai bat egingo du bere nortasunak ulertzen hasteko. Aitziberrek bidai bat irabazi du Karibeko resort batera supermerkatu baten zozketan. Lau lagunentzat da. Gonbidatuak hauek dira: Olatz, bere bikotekidea; Ilargi, Aitziberren eta Olatzen laguna; eta, azkenik, Ekaitz, Ilargiren laguna, azken orduan bere mutil-laguna desleiala izan zitzaiola jakin ondoren gonbidatua.
Bidaian zehar, gazteek euren harremanak jokoan jarriko dituzten erronkei aurre egin beharko diete. Olatzek, txori libre batek, hainbeste denbora behar izan zuen Aitziberren eta bere arteko harremana bikote tradizional batena zela onartzeko, eta hazi bat landatzen du harremanean. Zergatik izan behar du dena betiko? Zergatik ezin dituzue gauzak probatu bihar arte bada ere?