"TRISKANTZATIK ESPERANTZARA. GUZTION ONDAREA II" Erakusketa

or.04api.12:0012:00 "TRISKANTZATIK ESPERANTZARA. GUZTION ONDAREA II" ErakusketaKultur EtxeaJarduera motaErakusketa

Gertaeraren xehetasunak

GERNIKAKO BONBARDAKETAREN 88.URTEURRENA

GERNIKA-LUMOKO KULTUR ETXEKO RICARDO ABAUNZA ERAKUSKETA ARETO BERRITUAREN INAUGURAZIOA

2025eko apirilaren 4an, 12:00etan, “Ricardo Abaunza” erakusketa areto berriaren inaugurazioa izango da Gernika-Lumoko Kultur Etxean. Ricardo Abaunza, diziplina anitzeko artista eta kultur kudeatzailea, Kultur Etxeko zuzendaria izan zen 1987an sortu zenetik 2018ra arte. Urte hauetan egin duen lanak Kultur Etxearen oraina eta etorkizuna markatu ditu. Horregatik, areto berri honek bere izena eramango du.

Espazio berria erabilera anitzeko areto bihurtu da, eta, bertan, erakusketak hartzeaz gain, mota guztietako ekitaldiak izango dira. Eraberritzearekin batera, kanpoaldera irekitzen da, eta terraza-eremu berri bat irabazten du, hainbat jarduera programatu ahal izateko.

Etapa berri honen lehen erakusketan, TRISKANTZATIK ESPERANTZARA. GUZTION ONDAREA II,1937ko Bonbardaketarekin zerikusia duten udal jabetzako obrak ikusi ahal izango ditugu. Horrela, lagin honekin, Gernikako Bonbardaketaren 88. urteurreneko programazioari hasiera emango diogu.
30 artelan baino gehiago ikusi ahal izango ditugun erakusketa, bi gunetan banatzen da, barruko aretoa eta kanpoko terraza; horien artean azpimarratzekoak dira Luis Iriondo, Jose Antonio Urigüen edo Ricardo Abaunza bertako egileen lanak, baita hiriarekin harreman estua izan duten beste egile batzuk ere, hala nola Nestor Basterretxea, Willian Kelly, Alex Carrascosa, David Ashton, Rolf Erkens, Giussi Naletto, Wernfried Poschusta…