"UN PANFLETO CONTRA EL OLVIDO" PELLO SALABURUREN LIBURUAREN AURKEZPENA
Gertaeraren xehetasunak
Memoria Eguna eta Espainiako Ley de Memoria Democráticak ezarritako Día de recuerdo y homenaje a las víctimas del Golpe Militar, Guerra y Dictadura egunen inguruan antolatu da ekitaldi
Gertaeraren xehetasunak
Memoria Eguna eta Espainiako Ley de Memoria Democráticak ezarritako Día de recuerdo y homenaje a las víctimas del Golpe Militar, Guerra y Dictadura egunen inguruan antolatu da ekitaldi hau.
(Erein 2025- “Panfleto bat atzenduraren kontra”). Historia ahanzturaren gainean eraikitzen da: ahantzi dezagun orain arte gertatua, bueltatu dezagun orrialdea. Orain beste pantaila batean gaude: aitzinari, ez gibelari, behatu behar diogu. Egiteko dugunari. Horrenbeste da hori! Ez gaitezen iraganarekin baraturik gelditu.
Hala gertatu izan da ia beti. Zoritxarrez. Zeren, hori eginik, gizarteak ordaintzen duen prezioa handiegia baita. Hasteko, biktimekin gertatzen dena. Biktimek berriz ere sentitzen dute zapalketa beren gainean, bigarren aldiz. Aitzinera bakarrik behaturik, ekuaziotik kanpo gelditzen dira. Eta gizartearentzako ere kostua izugarria baita: gure arteko bizikidetza duintasunean bakarrik eraiki daiteke. Liburu hau gai horren inguruan munduko parte anitzetan gertatu diren erreferentziaz betea dago. Egileak hemengoa du buruan, jakina. Baina Irlanda, Italia, Frantzia, nazismoren ondoko Alemania edo Estonia, lehenagoko Jugoslaviatik sortu estatu berriak… Besteak beste, toki horietako hiritarren historia pertsonalak etengabe gurutzatzen dira liburuaren orrialdeetan.
Ikusteko, ikasteko, ez atzentzeko. Biktimak gogoan
Egilea: Pello Salaburu
Aurkezleak: Iagoba Bermeosolo, Amagoia Lopez de Larruzea