"URDAIBAIKO LORAK" Erakusketa

al.14uzt.09:00og.14abu.14:00(Uztaila 14) 09:00 - (Abuztua 14) 14:00 "URDAIBAIKO LORAK" ErakusketaElai Alai AretoaJarduera motaErakusketa

Gertaeraren xehetasunak

Argazki‑serie hau  Urdaibaiko bideetan eta txokoetan egindako ibilbideetan jaio zen; Biosferaren Erreserba honek bizitzaren aniztasun harrigarria gordetzen du. Eta hain zuzen, Ibilaldi horietan, behatzea ez beste asmorik gabe, sortu zen ideia: sarritan oharkabean pasatzen dena harrapatzea.

Erakusketaren protagonistak lore basati txikiak dira—ahulak, aldi baterakoak—ugariak izan arren, arretarik deitzen ez dutenak. Makro‑teknikari esker, loreek presentzia berri bat erakusten dute: haien testurak, simetriak eta koloreek begi hutsez ikusi ezin den argitasuna lortzen dute

Makroargazkilaritzari esker, gelditu eta hurbiletik behatzeko aukera dugu. Pazientzia eta sentsibilitatea eskatzen duen begiratze‑modu bat da. Irudiotan, lore-hosto bakoitzak eta lorezil bakoitzak egokitzapen eta edertasun‑istorio bat kontatzen dute.

Erakusketa, azken batean, Urdaibaiko basa-aberastasunari, eta argazkilaritzako arteak ingurune naturalari eta bizi‑formei zabaltzeko duen gaitasunari omenaldi bisual bat da. Izan ere, gelditzen garenean, hasten gara benetan ikusten.

Giancarlo D’Arrigo 1957an jaio zen Erroman, eta orain dela hamar urtetik Busturian bizi da.
Ordutegia: 09:00 – 14:00