"Urdaibaiko Organoak 2026" Andra Maria eleiza

or.31uzt.20:0020:00 "Urdaibaiko Organoak 2026" Andra Maria eleizaAndra Maria ElizaJarduera motaKontzertuakDOAN

Gertaeraren xehetasunak

“Urdaibaiko Organoak eta Ondarea 2026”

«Joxe Mari Eguileor» Urdaibaiko Organoak jaialdiak musika eta ondarea uztartzeko bokazioa berritzen du, kontzertu hutsaren mugak gainditu eta gure historia zein kulturarekin topo egiteko esperientzia bat eskainiz. Edizio berezi honetaz gozatzera, instrumentu paregabe hauen edertasunarekin hunkitzera eta Urdaibairen nortasunaren funtsezko zati den ondare hori berraurkitzera gonbidatzen zaituztegu.

Organo bakoitzak historia bat gordetzen du bere baitan, eta kontzertu bakoitzak hura bizirik mantentzen laguntzen digu.

Organista: Willibald Guggenmoss

Tokia: Andra Maria eleiza

Eguna: Uztailak 31, ostirala

Ordua: 20:00etan