"WILPF: FEMINISMO BAKEZALEAK 100 URTE" ERAKUSKETA GERNIKAKO BONBARDAKETAREN 85. URTEURRENA

az.20api.10:0010:00 "WILPF: FEMINISMO BAKEZALEAK 100 URTE" ERAKUSKETA GERNIKAKO BONBARDAKETAREN 85. URTEURRENAElai Alai AretoaJarduera motaErakusketaDoan

Gertaeraren xehetasunak

Bakearen eta Askatasunaren aldeko Emakumeen Nazioarteko Liga – WILPF nazioarteko GKEak jaso du Bakearen eta adiskidetzearen aldeko Gernika Saria, 2022koa. Munduko erakunde feminista zaharrena da GKE hori, kontinente guztietara iristen diren adar nazionalak dituena.
“Gernika Bakearen eta Adiskidetzearen saria -2022” emango dela eta, WILPFk erakusketa hau dakarkigu, apirilaren 20tik 29ra bitartean bisitatu ahal izango dena Elai Alai aretoan.
Erakusketak, ibilbide kronologiko eta tematiko bikoitz baten bidez, erakundearen ekarpen eta ekintza nagusiak aztertzen ditu mundu osoan, 100 urtetik gorako historian zehar.
WILPF erakundea 1915eko apirilean sortu zen, mugimendu sufragistako 1.300 emakume baino gehiago Haya-n (Holanda) bildu zirenean lehenengo Mundu Gerra geldiarazteko eta bake iraunkorraren oinarriak ezartzeko helburuarekin.