"ZUHAITZAK LANDATZEN ZITUEN GIZONA", GORAKADA
Gertaeraren xehetasunak
SIPNOSIAZuhaitzak landatzen zituen gizonaAntzezlan honetan, bakardadean bete-betean sartuta dauden bi gizon ikusiko ditugu beren buruekin adiskidetzen. Bat artzaina da, eta gogor egingo du lan bizileku duen
Gertaeraren xehetasunak
SIPNOSIA
Zuhaitzak landatzen zituen gizona
Antzezlan honetan, bakardadean bete-betean sartuta dauden bi gizon ikusiko ditugu beren buruekin adiskidetzen. Bat artzaina da, eta gogor egingo du lan bizileku duen basoa berritu eta lurra salbatzeko. Bestea bere buruaren bila ari den gazte bat da, borondatea eta eskuzabaltasuna erresilientziarako tresna ezin hobeak direla deskubrituko duena. Atzean, Europaren historiako gorabeherak, bi mundu-gerrak, kontzientzia ekologikoaren sorrera, politikaren diskurtso hutsala… Hori dena, naturarekiko ulermenetik, gizakiaren indar sortzailetik eta zehaztasun txikiekiko maitasunetik kontatuta.