Gerniklik, dokumentu digitalen artxibo edo biltegi bat da. Bertan, Gernika-Lumori buruzko dokumentazio grafikoa eta ikus-entzunezkoa bistaratu eta deskargatu ahal izango duzu, sarrera libre eta doakoa baita.
Gernikako memorian murgiltzeko sarrera digital bat, funts ezberdinetan antolatuta: esate baterako, Angel Naveak (Lizeo taberna) grabatutako bideo kostunbristak; Kultur Etxean azken hamarkadetan sortutako dokumentuak; edo gerra aurreko argazki biltzen dituen funtsak.
Nabigazio erraz baten bitartez, bilatu ahal izango dituzu hurbileko pertsonen izenak, parte hartu izan zenuen ekitaldiak, leku ezagunen irudiak, edo herriko erakunde eta elkarteen iraganeko jarduerak.
Gordailu honen helburua Gernika-Lumoko memoria digitalizatua babestea eta zabaltzea da, horregatik aldizka, beste hainbat funts berri joango dira gehitzen. Horretarako, zure laguntza izan nahi dugu, bai artxiboa aberastu dezakeen dokumentazioa ekarriz, bai artxiboan agertzen diren pertsona, ekitaldi edo gaiei buruzko informazioa emanez.
