Gernika-Lumoko Kultur Etxeko ikastaroak 2022-2023an

Gernika-Lumoko Kultur Etxeko 2022-2023 aldirako ikastaroen eskaintza. Fitxa bakoitza zabalduz, ikastaroaren informazio osoa eta izena emateko bete beharreko dokumentua ikusiko dituzu.

ESKU LANAK

Dinamizatzailea: Mª Carmen Cabello
“Esku Lanak” esaten zaie aldi berean erabilgarriak eta apaingarriak diren objektuak ekoizteko artearekin edo artisautzarekin zerikusia duten jarduera guztiei. “Eskulan” hitzak aukera asko definitzen ditu. Sormen apur batekin, edozein objektu sortu edo eraldatu ahal izango duzu, gauza bakar eta pertsonalizatu bilakatuz.
Gozatu zure aisialdiaz hamaikatxo teknika ikasiz.
Ordutegia:
· Urria-ekaina
· A taldea: 10:00-12:00, martitzenak eta eguenak
· B taldea: 17:30-19:30, martitzenak eta eguenak
Kuota:
· 120€ Hiruhilabetea
· 78€ Hiruhilabetea langabetuak eta pentsiodunak

ARTE SORMENA (Dibertsitate funtzionaleko taldea)

Dinamizatzailea: Mª Jose Dapousa
Zer sentitzen dugu jarduera sortzaile bati ekitean?
Argi dago guztioi sentsazio lasaigarria eta atsegina eragiten digula, eta, gainera, erronka bat norberak bere gain hartzea dakarrela. Artea adierazpide aparta da eguneroko bizitzan mugak dituzten pertsonentzat.
Artea eta sormenaren garapena funtsezkoak dira dibertsitate funtzionala duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko, ahalmena baitu garapen pertsonalerako eta gizarte-ingurunean integratzeko baliagarriak izango zaizkien gaitasunak eta trebetasunak pizteko edo indartzeko.
Ordutegia:
· urria-ekaina
· 17:30 – 19:30, Astelehenak
kuota:
· 39€ Hiruhilabetea

BITXIGINTZA

Dinamizatzailea: Camila Bayona
Urregintza lanbidea ezagutu nahi duten guztiei zuzenduta dago artisau-bitxigintzako ikastaro hau. Ez da aldez aurreko ezagutzarik behar, beren ideiak bitxi erakargarrietan eta diseinu propioekin islatzeko gogoa duten adimen sortzaileak baino ez dira behar.
Lanbidearen oinarrizko teknikak eta prozesurik ohikoenak ikasiko dituzu: zerraketak, metalaren sakonera, soldatzea, limatzea eta piezaren akabera desberdinak egitea, hori guztia modu didaktiko eta pertsonalizatuan.
Ordutegia:
· Urria-ekaina
· 17:00 – 19:45, barikuak
Kuota:
· 90€ Hiruhilabetea
· 60€ Hiruhilabetea langabetuak eta pentsiodunak

EGUR LANKETA

Dinamizatzailea: Juanra Muela
Egur lanketa ikastaro honetan tailatzeko erabiltzen diren lanabesaren erabilera, tailatzeko teknikak, egurraren ezaugarriak desberdintzea eta erramintaren zorrozketa ikasiko dogu. Zu zeu, pieza ederrak tailatzeko kapaz izango zara.
Ezagutu egurraren mundua!
Ordutegia:
· Urria-ekaina
· A taldea: 10:00 – 12:00, astelehenak
· B taldea: 10:00 – 12:00, eguaztenak
· C taldea: 17:30 – 19:30, eguaztenak
Kuota:
· 60€ Hiruhilabetea
· 39€ Hiruhilabetea langabetuak eta pentsiodunak

KONTATU IRUDI HAU

Gernika-Lumoko ondarea irudien bidez identifikatzeko  tailerra
Dinamizatzailea: Aldaba
Hitzaldi-solasaldirako tailerra da, partehartzailea; bertan Gernikako irudi (bideo, argazki,…) zaharrak jartzen dira ikusgai pantaila batean eta parte hartzen duten pertsonek irudi horien inguruan dakiten guztia partekatuko dute.
Helburua da irudiei buruz ahalik eta datu gehien biltzea (data, pertsonak, tokia, zergatia, etab.), irudiari buruzko informazioa lortzeko eta udalerriko memoria historikoa aberasteko.
Ordutegia:
· Urria-ekaina
· 17:30 – 18:30, eguaztenak
Kuota:
· Doan

GURE AHOTSAK: GAZTEENTZAKO ZINEMA TAILERRA

Dinamizatzailea: BUKLEAN Estudioa
12 eta 18 urte bitarteko gazteentzat
“Gure ahotsak” tailerra gazteentzako zinema tailerra da, ikus-entzunezko tresnen bitartez euren interes eta kezkak komunikatzeko bidea hain zuzen.
Helburua da zinemaren bitartez ikasleek sormen propioa garatzea.
Tailer erabat praktikoa izango da eta 3 orduko 10 saiotan garatuko da. Saio horietan formakuntza jarduerak, talde dinamikak, eztabaidak, pelikula diferenteetako zatien proiekzioak eta sormen ariketak egingo dira.
Tailerrean zehar filmaketa eta edizio tresnekin trebatzeko saio praktikoak egingo dira eta tailerraren amaieran, taldekideek aukeratutako eta landutako gai baten inguruko laburmetrai bat burutuko dute ikasitako guztia praktikan jarriz.
Ordutegia:
· Urriaren 14tik abenduaren 16ra
· 17:00 – 20:00, barikuak
Kuota bakarra:
· 75€

ARGAZKIGINTZA

Dinamizatzailea: Asociación PHOTOKA
Tailerra argazkigintzaren hastapenekoa izango da.
Argazki-kamera erabiliko dugu, eskuzko tiro-moduekin eta erdiautomatikoekin. Esposizioa zertan datzan eta nola erregulatzen den ikusiko dugu; tiro egiteko moduak, objektibo motak, flasharen erabilera, errebelatua, etab.
Teoria ikusi ahala, gure kamerarekin praktikatzen joango gara, eta hilean pare bat irteera egingo ditugu ikasitakoa praktikatzeko eta sortzen diren zalantzak argitzeko (eguneko eta gaueko argazkia).
Ordutegia:
· Urriaren 11tik abenduaren 20ra
· 17:30 – 19:30, martitzenak
Kuota bakarra:
· 75€

ZUTIK TOK TOK! ANTZERKIA

Dinamizatzailea: Oihane Enbeita
Antzerkia, dantza edo interpretazioa gustatzen zaizkizu?
Tok, tok, aurrera! Ikusiko duzu zein dibertigarria izan daitekeen antzeztea eta beste pertsona batzuk bihurtuz bizitza eta abentura ezezagunetan murgiltzea.
Gorputzarekin, ahotsarekin, hitzekin, gauzekin jolas eginez, antzerkigintzako ateak parez pare irekiko dizkiegu gaztetxoei.
Ordutegia:
· Urria-ekaina
· 17:00 – 18:00, martitzenak
Kuota bakarra:
· 45€ Hiruhilabetea

ARTESKOLA: PINTURA ETA MARRAZKETA TAILLERRA

10 urtetik gorakoak
Ia 60 urteko historiarekin, Gernika-Lumoko ARTESKOLAk marrazketa eta pintura tailerrak ematen jarraitzen du, arte horiek praktikatzeko interesa duten pertsona guztiei, beharrezkoak diren teknikak garatuz eta historian zehar artisten lana ezagutaraziz.
Ordutegia:
· Urria-ekaina
Informazioa eta apuntatzeko eguna:
· Urriak 5, ARTESKOLAn
  • Ikasleen gutxineneko zenbatekoa ikastaro bat egiteko 8koa izango da eta gehienezkoa 12koa, “gazteentzako zinema tailerrean” eta “argazkigintza tailerrean” izan ezik, non gutxieneko zenbatekoa 10ekoa izango den, eta gehienezkoa 15ekoa.
  • Ikastaroa egiteko lehentasuna izango dute Gernika-Lumon erroldatuta daudenek.
  • Kobrantza hiruhilero egin, eta erreziboa kobratzea hiruhilekoaren lehenengo hilean egingo da.