“Bakea gatazkak enpatiaz, indarkeriarik ezaz eta sormenez kudeatzeko gaitasuna da”
Johan Galtung, matematikari eta soziologo norvegiarra, 1930ean jaio eta 2024an hil zen.
Bere konpromiso akademiko eta politikoa soldadutzaren kontzientzia-eragozle gisa hasi zen. Baker Ikerketarako Nazioarteko Institutuaren (PRIO) sortzailea izan zen Oslon, Bakearen aldeko Ikasketen irakaslea hainbat unibertsitatetan, TRANSCEND Sarearen zuzendaria, gatazkak modu baketsuan ebaztean oinarritua. Gobernuei eta NNUUrekin lotutako erakundeen aholkularia eta nazioarteko gatazketan bitartekari izan zen.
“Gernika Gogoratuz” Bakearen aldeko Ikerketa Zentroarekin lankidetzan aritu zen, eta bertatik harreman estua sortu zen bertan egindako bakearen aldeko lanari esker. Hiribilduaren bonbardaketaren oroimen ekitaldien barneko “Gernikako Kultura eta Bakearen Nazioarteko Jardunaldi” ezberdinetan parte hartu zuen, Kultur Etxearekin eta Gernika-Lumoko Udalarekin elkarlanean. Bere lehen bisita 1998an izan zen eta urte horretan “Tras la violencia, 3R: reconstrucción, reconciliación y resolución. Afrontando los efectos visibles e invisibles de la guerra y la violencia” izenburuko bere lana editatu zen. 2003an “Paz por medios pacíficos. Paz y conflicto, desarrollo y civilización” izeneko bere lana aurkeztu zuen Gernikan.
Artea, sormena eta bake positiboa
2005ean, Gernikako Bakearen Museoak antolatutako “Bakearen aldeko Museoen V. Nazioarteko Kongresua: oroitzapena, adiskidetze, artea eta bake ekarpena ” izenekoan parte hartu zuen. Bere azken bisitan, 2012an, elkarrizketa batean, “Gernikako Bakearen Museoa eta Bakearen Ikerketa Zentroak udaletxearen babesarekin egiten duen lan nekaezina” nabarmendu zuen, eta munduan bakearen alde lan egiteko “”Gernika” gehiago” behar direla adierazi zuen.

Galtungek bakearen aldeko azterlanaren eremua zabaldu zuen eta bere analisiak gatazken kausetan zentratu zituen, gizarte-justiziako premisa argi eta inplizitu batetik abiatuta, bide baketsuen bidez eraldatzeko. Indarkerien triangeluaren irudi ezagun eta bereizgarriaren bidez, Galtungek gatazka bizitzari buruzkoa dela argudiatzen du, eta gatazkak zuzenean aipatzen ditu, hauek bizitza suntsitu edo sortu egiten dutela adieraziz. Indarkeria eta gatazka kategoriak bereizten ditu. Horri esker, gatazka giza harremanen eta egitura sozial, politiko edo ekonomikoaren berezkoa dela uler daiteke, eta pertsonen edo taldeen arteko interesak, beharrak, jokabideak eta balioak bateraezintzat jotzen dira, eta adierazpen bortitzak gerta daitezke edo ez.
1987an Nobel Alternatiboa eta 1993an Gandhi Saria jaso zituen. Keneth E. Bouldingek, beste pentsalari eta bake-ikerketako aktibista handienetako batek, Galtung-en sormen metodologikoa nabarmendu zuen, bai eta bere obrari darion planteamendu estruktural eta etikoen arteko konbinazioa ere. “Gizarte Zientzien Picasso” bezala definitu zuen.

