Urriak 24ean Liburutegien Eguna ospatzen denez, ekimen berri bat martxan jartzeko aprobetxatu dugu, LIBURUTEGIA ETXERA. Hala, urritik aurrera Gernika-Lumoko Udal Liburutegian ekimen hau martxan jarriko dugu. Zerbitzu hau liburutegira hurbiltzeko arazoak dituzten mugikortasun urriko pertsonei zuzenduta dago
Ekimen honen bidez, irakurketa eskuratzeko erraztasunak eman nahi zaizkie mugikortasun murriztua duten herritarrei, irakurtzeko inork oztoporik izan ez dezan, bat egiten dugularik Liburutegien Nazioarteko Egunaren leloagaz Komunitateak ehuntzen.
Hurbildu liburutegira eta gozatu!