Gernika-Lumoko Udal Liburutegiak “Liburutegia Etxera” ekimena martxan jarriko du urrian. Zerbitzu hau liburutegira hurbiltzeko arazoak dituzten mugikortasun urriko pertsonei zuzenduta dago
Ekimen honen bidez, irakurketa eskuratzeko erraztasunak eman nahi zaizkie mugikortasun murriztua duten herritarrei, irakurtzeko inork oztoporik izan ez dezan.
Nork erabili dezake zerbitzu hau?
Hiru baldintza horiek bete behar dira.
- Gernika-Lumon bizitzea
- Mugikortasun murriztua izatea
- Euskadiko liburutegiko bazkide txartela izatea.
Nola erabili dezaket zerbitzua?
- Gernika-Lumoko Liburutegiko telefonora deituz: 944 650 031
- WhatsApp bidez: 630071681
- Posta elektronikoaren bidez: liburutegia@gernika-lumo.eus
Zerbitzua erabiltzeko beste baldintza batzuk
- Liburuen banaketa astelehen goizetan egingo da.
- Gehienez, hiru liburu eskatu ahalko dira eta mailegu-epea 21 egunekoa izango da.
- Mailegu-aldia amaitzen denean, irakurlearekin adostuta, materiala etxean jasoko da eta, eskatu badu, liburu berriak eramango dira.