Udal Liburutegiaren ordutegia azterketa garaian

Asteburu honetatik aurrera, liburutegiak ordutegia luzatuko du, ikasteko aretoak indartzeko eskaerari erantzuteko. Hauxe izango da asteburuetako ordutegi berria, maiatzaren 21etik ekainaren 26ra bitartekoa: Larunbatetan, etenik gabeko ordutegia: 10.00etatik 20.00etara Igandeetan: 10.00-14.00 h

Urriaren 24an ospatuko dugu “Liburutegien Nazioarteko Eguna”, liburutegira bisita gidatuak egiteko programa berri bat abian jarrita

Ezagutzen duzu zure liburutegia? Datorren urriaren 25etik aurrera Liburutegien Nazioarteko Eguna ospatzeko, LIBURUTEGIA EZAGUTUZ talde bisita gidatuen programa berri bat jarriko dugu martxan. Programa horretan, eskaintzen ditugun zerbitzuak bertatik bertara ezagutzea proposatzen dizugu, baina, gainera, XXI. mendeko liburutegi batek nolakoa …

Gehiago irakurri

Musika Eskolak Kontzertu Didaktikoa eskaini zuen ostiralean, Udal Liburutegiak antolatutako jardueratan

Irailaren 24an, Udal Liburutegiak antolatzen dituen jardueretan parte hartu zuen SOMEk Kontzertu Didaktiko dibertigarri eta partehartzaile batekin. “Paristik natorren artista bat naz ni” abesti ezaguna jo zuten eta bertaratutako umeak, besteak beste: teklatua, akordeoia, zeharkako txirula, klarinetea, saxofoia,bibolina eta gitarra …

Gehiago irakurri

Udal liburutegia plazara

“Udal liburutegia plazara” ekimenak uztailean eta abuztuan eduki duen arrakasta ikusita, zerbitzua iraila osoan mantenduko da.Oraingoan ordutegi zabalago batekin:Astelehena – ostirala: 10:00 – 19:00Larunbata: 10:00 – 13:30

Koloretako Liburutegia

Ziur liburutegian sartu orduko erreparatu diozula! Erakusleihoan berrikuntzak eskaintzeaz, 24×7 itzulketa buzoia instalatzeaz eta liburutegiarekin WhatsApp bidez harremanetan jartzeko aukeraz gain, interesatzen zaizkizun gaiak hurbiltzeko funtsa berrantolatu dugu: ingurumena, feminismoa, komikiak… Zer, gustatzen zaizu?