Dantza, musika eta koreografia Liburutegiko Jardueran

Ross Dantza Eskolak Gernikako Bonbardaketaren 85. urteurreneko egitarauaren barne, Nazioarteko Dantzaren Eguna ospatuz,gorputz adierazpen talerra antolatu zuen ostiralean. Bertan, 3 eta 8 urte bitarteko neska-mutilek dantzaz gozatzeko aukera izan zuten Ken Zazpi talde gernikarraren Gernika abestiaren erritmora “Guernica” margolan ospetsua osatuz.

.