Kultura eta Klima
“Munduko natura- eta kultura-aniztasuna aitortzen dugu, baita kultura guztiek eta zibilizazioek garapen jasangarriari lagun diezaioketela eta berebiziko garrantzia dutela hori errazteko”.
(Agenda 2030. 2015eko irailaren 25ean, Nazio Batuen Batzar Nagusia).
Alderdi kulturalak funtsezkoak dira 2030 Agenda osoak arrakasta izan dezan. Kultura egitasmoak giza garapena eta garapen iraunkorrerako osagai dira Garapen Jasangarriko Helburuen adierazpenean (GJH):
- Parte-hartze aktiboa sustatzen da bizitza kulturalean.
- Banakako eta taldekako kultura-askatasuna bermatzen da.
- Kultura-ondare materiala eta inmaterialaren babesa sustatzen da.
- Kultura-adierazpenen babesa bermatzen da
Kultura eta Klima aldaketaren artean dagoen erlazioa ikusita, eta Kultura egitasmoek izan ditzeketen ondorio positiboak, Kultur Etxeak Agenda 2030ko GJHak sustatzeko Gernika K2K foroa sortu du. Proiektu hau aurrera eramateko, saio eta hitzaldi ezberdinak antolatu dira.
3.SAIOA
Data eta lekua: Abenduaren 18an. Online.
Ordua: 11:00-13:00
Webinar: Liburutegi jasangarriak: herritarren guneak.
2030 Agenda, 17 GJHak biltzen dituena, “gizakiena, gizakiengatikoa eta gizakientzakoa” den adierazpen garrantzisu eta unibertsala da. Esparru politiko berri horrek “atzean inor ez geratzea” nahi du, eta guztiontzat aukerak eskaintzeko ideia hori da, hain zuzen ere, liburutegi publikoek partekatu dutena, gutxienez 1994az geroztik, urte horretan onartu zelako IFLA/UNESCOren manifestua.
Gure liburutegien lanaren “adn”-a dira hezkuntza, pertsonen eta herrialdeen arteko berdintasunean oinarritutako hazkunde ekonomiko eta kulturala, hiri iraunkorren garapena eta bizitza osasuntsua izateko eskubidea.
Clara Flamarique
“Tenemos un mundo en común”
Blanca Mata
“Gernika LF y bibliotecas accesibles e inclusivas”
Fernando Juárez
” Son las personas, estúpido(s)!
2. SAIOA
Data eta leku: Azaroaren 6an. Online (Teams bidez)
Ordua: 10:00-12:00
Webinar: Ozeanoen, itsasoen eta garapen jasangarrirako itsas baliabideen kultura- eta ingurumen-iraunkortasuna.
Tradizio kultural batzuk itsasoko eta kostaldeko ekosistemen kontserbazio iraunkorrarekin lotuta daude, eta horiek identifikatu eta indartu behar dira.
Aurkezpena
Jokin Garatea. Gernika-Lumoko Udala
Gernika-Lumoko Udalaren Kultura Arloak bigarren WEbinar tailer hau antolatu du Gernika K2K proiektuaren barruan, jakinda kultura zeharkako ardatza dela 2030 Agendan eta funtsezko zeregina duela garapen jasangarriaren helburuak betetzeko. Webinar hau Gernika-Lumoko Udalak zuzentzen du, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin.
Gernikako K2K Foroaren tailer hauen helburua da kulturaren zeharkakotasuna agerian jartzea garapen iraunkorreko helburuen (GIH) esparruan. Horretarako, hainbat ekintza egin dira koordinatzeko politika trukaketak, ikerketa-proiektuak eta jardunbide egokiak.
Webinar honetan lau proiektu aurkezten dira:
La cultura y el océano para la sostenibilidad de los territorios. Jokin Garatea (Ayuntamiento de Gernika-Lumo).
Proyecto Ocean i3 Poctefa. Julieta Barrenechea (Euskampus Fundazioa y Université de Bordeaux).
Proyecto OceanTech. Buenas prácticas y escalabilidad de proyectos tecnológicos ligados al océano para un desarrolo sostenible. Begoña Benito (Ocean Work Center Bilbao).
Urdaibai Bird Center, Living Lab de gestión ej<emplar alineado a los ODS. Jokin Garatea (Ayuntamiento de Gernika-Lumo).
<
Iraunkortasuneko jardunbide egokien proiektu edo star up adibide gisa, Plentzia, Sopela, Getxo eta Baiona bezalako udalerrietan egin diren batzuk aipatuko ditugu.
Iraunkortasuneko jardunbide egokien proiektu edo star up adibide gisa, Plentzia, Sopela, Getxo eta Baiona bezalako udalerrietan egin diren batzuk aipatuko ditugu.
1. SAIOA
Data eta lekua: irailak 24an, Udal Liburutegian
Ordua: 18:30
GERNIKA KULTURA-KLIMA. GERNIKA K2K
Kultura eta Klima aldaketa: Jai jasangarriak nola egin
Herriko Jai partehartzaileak, ondare inmaterialaren babesa eta kultura aberastasuna bermatzen dute.