"Ángela, verso suelto de Iparragirre", Karabansarai Produkzioak

lr.27mar.19:0019:00 "Ángela, verso suelto de Iparragirre", Karabansarai ProdukzioakLizeo AntzokiaJarduera motaArte eszenikoak12€ (Laguna 9€)

Gertaeraren xehetasunak

Antzerki proposamena da. Bardoaren irudia eta bizitzan iradokitutako beste bide batzuk proposatu nahi dituen sormen
dramatikoa. Beraz, aurkeztutako historioa benetazkoa ez bada ere, sinesgarria da oso. Ez da beraz, Herri opera formatoan, mitoari buruzko estilo erromatiko-epikoan landutako proposamena. Bertan agertzen zaizkigun pertsonaiek, milaka euskaldun bizi behar izan zuten emigrazioarekin harreman estua duten historioen bitartez, gizakiaren bizitza drama isladatuko dute.

  • Angela (Sol Maguna), Iparragirreren emaztea, abeslariaren mitoarekin kontrajarritako drama personala – familiarra irudikatuko du. Uruguai barrenean galdutako herrixka baten, 8 semealabekin bakarrik geratuko den emakumea. Euskera erakutsiko ez-diena. Personaiak G araiko hainbat emakumeen antzera, norberaren askatasuna lortzearen burruka isladatuko du. Dramaren xedea, emakumea ber-asmatzea baino, ber-aurkitzea dela.
  • Asier Hormaza aktoreak antzeztutako Jose Maria personaia aldiz, antiheroia antzera, nobela beltzaren azpikeri giroan
    murgilduko gaitu, iragankorra agertzen zaigun Iparragirre (Inigo Gastesi) pertsonaiarekin kontrajarrita. Hizkuntzaren erabilera ez da neutrala izan. Euskera eta erderaren nahazketa, saisoiko ohiturei egiten die so, non euskeraren erabilpena ezak (erderaren mesede), liberazio edo gizarte maila gorago bat aldarrikatzeko sinbolo bilakatu zen. Jatorrizko musika ez zaio faltako, Amorante musikariaren eskutik. Iparragirreren zein abesti herrikoietatik abiatuz, tratamendu eta
    estilo propio baten bitartez, giro berezi bat emango dio honako proposamen artistikoari.
    Giza drama baten aurrean gaude beraz. Ikuslea, mitoaren giza mailaren planoan jarri nahi duen antzezlana. Iparragirrek ez zigun bere historia sekula kontatu. Beste baten batek egingo zuelakoan zegoen. Honako hontan, Angela izango da, norberaren askatasuna aldarri, gure narratzaile.