Gernika(k)/Guernica(s) nazioarteko kongresua
Gertaeraren xehetasunak
GERNIKA(K)/GUERNICA(S) NAZIOARTEKO BILTZARRA, PROGRAMA, TOURRA ETA ERAKUSKETAKZuzendariak: Ana Gandara Sorarrain, Mari Jose Olaziregi Alustiza, Miguel Rivas
Gertaeraren xehetasunak
GERNIKA(K)/GUERNICA(S) NAZIOARTEKO BILTZARRA, PROGRAMA, TOURRA ETA ERAKUSKETAK
Zuzendariak: Ana Gandara Sorarrain, Mari Jose Olaziregi Alustiza, Miguel Rivas Venegas
PONENTZIEN ETA KOMUNIKAZIOEN PROGRAMA:
ERAKUSKETAK
Aire Errea: Xabi Erkiziaren erakusketa
Maiatzaren 15etik uztailaren 10era.
Gernikako Bakearen Museoa.
Gernikako Bakearen Museoa eta MHLI (Memoria Historikoa Literatura Iberiarretan) ikerketa taldearen artean antolatutako erakusketa, Xabier Erkizia (Lesaka, 1975) artistaren Aire errea isoinu instalazioa aurkezten duena.
Gerraren zarata kontzeptuaren gaineko hausnarketa da, mendebaldeko gizartean gerrari buruz daukagun iruditeria zabal eta konplexuaren harira, irudiez gain,soinuaren bitartez ere eraiki den heinean. Guda baten soinuen gaineko hurbilketa gutxi egin dira, nahiz eta jakin gerrak zentzu guztiak blaitzen dituela eta bereziki entzumenetik datorrena. Nolako hotsa du gerra batek? Hori da artistak bere buruari egin dion galdera. Gernikako bonbardaketatik bizirik irten zuen lekuko batek emandako deskribapenean oinarrituta, Erkiziak aire errea nozioa bere egin du, bonbardaketaren ondoren etorri zen suteari erreferentzia eginez.
Artearen memoria hezkuntzan erakusketa Ekainaren 3tik 21era arte.
Artearen memoria hezkuntzan erakusketa
Ekainaren 3tik 21era arte
Gernika-Lumoko Kultur Etxeko Elai Alai Aretoan
MHLI ikerketa taldeko hezkuntza azpitaldeak garatu duen Memoriaren Artea eta Artearen Memoria hezkuntzan proiektua dago erakusketaren oinarrian. Proiektuaren helburu nagusia proposamen didaktiko landu eta eraginkor bat sortzea izan da, literatura eta beste arteak oinarri zein bidetzat hartuta, Euskal Herrian XX. mendean zehar eragin sakona izan duten gatazkak haur eta gazteengana hurbiltzeko, eta horien inguruan kritikoki eta sormenez hausnartzeko. Proposamen interartistiko eta diziplinartekoak hiru urratseko metodologia parte-hartzailea du oinarri (1. Beroketa fasea; 2. Gatazkarekiko hurbilpena; 3. Esperientzia interartistikoa), eta bide horretan, Haur eta Gazte Literatura ere baliatzen da, besteak beste.
GERNIKA(K)/GUERNICA(S) NAZIOARTEKO KONGRESURAKO KARTELAK
Maiatzaren lehen hamabostaldetik ekainaren erdira arte.
Gernika-Lumoko Euskal Herria Museoa.
Gernika(k)/Guernica(s). Trauma historikoaren birsemantizazioak kongresuko kartel iragarlea hautatzeko, Sorkuntza eta Diseinu Graduko “Diseinu Grafikoa” irakasgaiko 3 taldek parte hartu zuten kartel sorkuntzaren ariketa gauzatzen.Aurkeztu ziren kartel kopurua eta lanen kalitatea ikusita, Kongresuko egunetan lanok erakusketa batean ikusgai jartzea erabaki zen. Tartean, Kongresuko kartel iragarlearen egilea izan den Amets Leriaren kartela egongo da ikusgai.