"MUNDUARI ITZULIA 80 EGUNETAN", GLU-GLU

ig.26Otsa.12:3012:30 "MUNDUARI ITZULIA 80 EGUNETAN", GLU-GLULizeo AntzokiaJarduera motaFamilientzako ikuskizuna5 € (Laguna 3,75 €)

Gertaeraren xehetasunak

Itoitz eta Urdiñe neba-arrebak osaba Passepartout eta izeba Auodaren etxean opor egun batzuk igarotzen ari dira. Passepartout Ilargiaren Zirkuko akrobata da, eta mundu osoan zehar ibili da harekin bere artea erakutsiz jira-biran. Izeba Auoda Planetako Doktoreak elkarteko medikua da, baliabide gutxien dituzten munduko lekuetan osasun-laguntza ematen duen elkartea.
Antzerki-emanaldia izeba-osabek Julio Verneren “Munduari itzulia 80 egunetan” nobela mitikoa ozen irakurtzen amaitzen dutenean hasiko da. Orduan, ilobek esango dute ez dela beharrezkoa munduan zehar bidaiatzea jatorri eta arraza desberdinetako pertsonak ezagutzeko. Haiek eskolan eta herrian mundu osoko pertsonekin egunero bizi dira.
Momentu horretatik aurrera, herritik buelta hori ematera jolasten hasiko dira jatorri desberdineko pertsonak ezagutu eta haiekin bizitzeko. Ezagutuko duten pertsonaia bakoitzak bere sustraiak, ohiturak eta aberastasun kulturalak erakutsiko dizkiete. Kasu honetan, eleberrian bezala, erlojuak berebiziko garrantzia izango du, baina 80 egunen ordez, 80 minutu izango dira, eszenako emanaldiaren ia denbora erreala.
Passepartout eta Auodaren etxeko ganbaratik joko eta fantasia bidelagun, planetako bidaiari handiek mundu, egoera eta pertsonaia ezberdinak birsortuko dituzte; hala nola Txina eta bere herensugeak, Erdialdeko Amerika,
Mosku, Ginea edota Saharako basamortua.