Urdaibaiko Organoak “JOXE MARI EGUILEOR” 2023ko edizioa, San Pedro elizan
Gertaeraren xehetasunak
2023. urtean, Jaialdiak, 19 urte betetzen ditu, jarduera honen kalitatea, berezitasuna eta edertasuna are gehiago goratu nahi
Gertaeraren xehetasunak
2023. urtean, Jaialdiak, 19 urte betetzen ditu, jarduera honen kalitatea, berezitasuna eta edertasuna are gehiago goratu nahi da. Beti bezala, kontzertuetan parte hartzen duen publiko maitatu eta leial guztia txunditu nahi da,guztira 10 organo eta 2 harmonium entzun ahal izango direlarik.
Aurtongo edizioan, Busturialdean kontserbatzen diren tresna baliotsuak zainduz eta mantenduz “Euskal Folklorea eta Organoa” izango du gai. Aipatu bezala, musika folklorikoaren inguruan sortu da jaialdia, horregatik, jaialdian lehen aldiz, txistua, trikitrixa, txalaparta, gaita, dultzaina edo zarrabetea bezalako instrumentuen musika erakutsiko dira.
Honekin bat Euskadin filmatu zen lehen filmarekin gozatzeko aukera ere egongo da.Bisita gidatu arrakastatsuak ahaztu gabe!
Gernika-Lumon eskainiko diren kontzertuetan lehena San Pedro elizan izango da, uztailaren 23an, beti bezala 20:00etan. Kontzertuko organistak Mikel Ansola eta Johannes Friederich izango dira, eta organoa lau eskutara joko dute.
NON: San Pedro eliza, Lumo
NOIZ: Uztailaren 23an, igandea
ORDUA: 20:00etan
SARRERA: Doan