Ekainaren 27an, Gernika-Lumoko Zine Klubak 40 urte baino gehiagoko zikloa bete zuen; bitarte horretan, era guztietako pelikulak eman ditu, gernikarrok ondo pasatzeko balio izan dutenak, baina baita zazpigarren artean hezteko ere.
Proiektu hori gauzatzen lagundu duten guztiak egon ziren bertan: Zine Klubaren ordezkariak, Kultur Etxeko langileak eta, nola ez, urte hauetan guztietan ostiraletako emanaldietara joan diren zenbait belaunalditako ikusleak, horiek gabe ez bailuke zentzurik izango Zine Klubak.
Eskerrik asko denoi!