Soñando el carnaval de los animales opera ikusteko aukera luzatu dute BBK eta Bizkaibusek. Denboraldi honetan ere, ABAO Bilbao Operak eta Bizkaibusek elkarlanean jarraituko dute Bizkaiko gazteen artean garraio publikoaren erabilera eta operarekiko zaletasuna aktibatzeko, «Bizkaibusek operara hurbiltzen zaitu» kanpainaren bidez. Ekimenak mugikortasun jasangarriaren eta ingurumenarekiko errespetuaren inguruko balioak sustatzea du helburu.25 sarrera ditugu Kultur Etxean, gaurtik agortu arte nahi duenak eskuratzeko. Sarrerak azaroaren 8ko famili-saiorako dira, igandean 18:00etan.
Debussyren Fauno baten siestaren preludioa eta Saint-Saënsen Animalien inauteria pasarte ospetsua biltzen dituen kontzertu antzeztua. Enrique Lanzen eta Etcétera konpainiaren txotxongiloek esna amets egitera gonbidatzen dituzte ikusleak, faunokume bat pianoaren ondoan lo dagoen bitartean.
Iraupena: 50 min
Adina: 4 urtetik gora

