CVTTH-TGEEZ-Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroak 40/50etik gorako 108 odol-emaileen omenaldi bat antolatu du, Busturialdea eta Lea Ibarra eskualdeetako emoileen alkartasuna eta konpromisoa autortzeko. Ekitaldia 2026ko urriaren 23an barikuan egingo da, 19:00etan, Gernika-Lumoko Elai Alai Areto Nagusian.
Odol-emotea funtsezko zutabea da gure osasun-sistema publikoarentzat, eta eskualde horreetako herritarrak urtez urte emondako erantzuna eredugarria izan da. Ekitaldi honen bidez gure esker ona jendaurrean agertu gura deutsegu hori posible egiten daben pertsona guztiei, bide batez euren konpromisoari gizarte-ikusgaitasuna emoten deutsagula.
Horren antolakuntzan ODOLKIDEAK Gernikaldeko odol-emoileen alkarteak, Gernika Lumoko Udalak eta Gernika-Lumoko Kultur Etxea hartu dabe parte.
