Segundo Olaeta Musika Eskola Publikoak, ikasturtean zehar zentruko urteko plangintzan sartzen diren ekintza ugari antolatzen ditu. Ekintza hauek, eskolan bertan zein kanpoan burutzen dira eta hauen bidez , honako helburuak lortu nahi ditugu:
- Ikasleari jarduera horietan aktiboki parte hartzeko aukera eskaini.
- Ikaslea motibatu, bere ahalegina baloratuz.
- Ikaslea “entzuten jakitea” duen garrantziaz jabetzea “berari entzuteak” duen garrantzia ere kontutan izanik.
- Herriari gure lana erakustea, gure eskaintzarekin herriko Kultur egitaraua aberastuz.
Musika Eskolako ekintzen programa ondorengoa da.
- Entzunaldiak, hiru hilabetero Lizeo Antzokian eta Elai-Alai Aretoan: koruko entzunaldiak, taldekoak zein bakarkakoak (musika tresna).
- Barne entzunaldiak Musika Eskolan bertan.
- Kale animazioa: Euskal Jaia urrian, Gabon kantak, eta abar.
- Santa Zezilia eguneko Kontzertu berezia azaroan.
- Ekitaldi ugari herriko talde kultural ezberdinekin elkarlanean: Kandelerio eguna, Eguen Zuri (Aratusteetan), eskolarteko Dantzari Eguna, Urdaibai kantegunea, eta abar.
- Ongintzazko entzunaldiak.
- “Bakearen doinuak “ kontzertua. Gernikako bonbardaketaren urteurrenean .
- “Gernika garretan” antzezpenean parte hartu herriko kaleetan zehar.
- Berbalagun taldeak Pasealekuan antoaltzen duen urteroko erromerian Fanfarrearen partaidetza.
- Ikasturte amaierako Kontzertu bereziak: Some Rocker’s eta Rock&Band.San Juan Ibarra Plazan.
- Hirugarren adinekoentzat kontzertuak herriko Egoitza ezberdinetan.
- Kontzertuak Euskal Herria Museoan. Baita inguruko herrietan: Busturia, Forua, Muxika eta abar.
- Musikaldia eta Musikalean ekitaldietan parte hartu Autonomia Erkidegoko Musika Eskolen Federakuntzak antolatutako festibalak.
- Kontzertu pedagogikoak eta Masterclass klaseak.
- Elkar trukeak beste Musika Eskola, Erakunde eta Udalerriekin, Euskal Herrikoak zein kanpokoak.