Adinaren arabera
Hiru urterekin hasi eta 99 urtera bitartean mota guztietako ikasleei zuzenduta, adineko muga barik, musika bera ulertu eta ikasteko aukera zabala eskaintzen du Segundo Olaeta Musika Eskolak.
3 urtekoak. Harrerakoa I. Maila
Ikastaro monografikoa, urtarriletik ekainera, urtearen arabera 18 saio, 30 minutukoa bakoitza.
4 urtetik 6 urtera, Harrerakoa I. Maila
Haurraren nortasunaren garapena bultzatuko da, soinuen bidez irakaslearekiko eta beste lagunekiko harremanak indartuz. Musikaren mundua ezagutuko dute soinuen bitartez, jolasen, mogimenduen eta audizioen bidez.
- 4 urteko umeak: hastapenako 30 minutuko saio bat dute astean.
Musika ikasten dute jolasen eta mugimenduaren bitartez. - 5 urteko umeak: astean ordu beteko saio bakarra dute era honetan antolatuta, hastapenako saioa 30 minutukoa eta jarraian aurre-instrumentuko saioa 30 minutukoa ere (musika-tresna desberdinak ezagutzeko).
Musika ikasten dute jolasen eta mugimenduaren bitartez eta zentroan landu ahal izango dituzten musika-tresnekin lehen kontaktua dute. - 6 urteko umeak: astean bi saio dituzte. Lehenengoa ordubetekoa da, 30 minutuko bi klasetan banatuta, korua eta aurre- instrumentua hain zuzen ere. Bigarren saioa, berriz, hastapenakoa da 30 minutukoa .
Aurreko ikasturtean ikasitakoa sakondu egiten dute. Ikasturte hau bukatu ostean musika-tresna hautatuko dute.
7 urtetik 12 urterakoak, Hasierakoa II. Maila
Maila honetan aukeratutako musika-tresnarekin hasten dira. Saioak:
- Musika Hizkuntza: Astean lehenengo urtean 45 minutuko saio bakarra, 2.,3. eta 4. urteetan 45 minutuko saio bi eta 5. urtean aukerazkoa da (ordu bateko saio bat).
- Korua: Astean lehenengo urtean 30 minutuko saio bat, 2. ,3. eta 4. urteetan 45 minutuko saio bat eta 5. urtean ordu beteko saio bat.
- Musika-tresna: astean irakaslearekin 30 minutuko bakarkako saio bat.
- Piano ikasleen kasuan, astean, 30 minutuko taldeko saio bat ere badute.
- Gainerako espezialitateetan ikaslea musika tresnaren 3. urtean dagoenean irakasleak dagokion maila lortu duela ikusten duenean, ikaslea talde batera bideratuko du (saioaren iraupena taldearen araberakoa izaten da, ikasle kopurua edo espezialitatea kontuan hartuz).
12 eta 13 urtekoak, Hasierakoa II. Maila
Saioak:
- Musika-tresna: Astean irakaslearekin 30 minutuko bakarkako saio bat .
- Taldea: taldeko saio bat. Saioaren iraupena taldearen graberakoa izango da.
Sarrera frogak
Musikako Ikasketa profesionalak egin nahi dituzten ikasleei zuzendutako prestakuntza teoriko eta instrumentala: Euskal Herriko Gazte Orkestran, Euskadiko Ikasleen Orkestran (EIO) edota Bilboko Kontserbatorioan sartzeko dauzen frogetarako ikasteko aukera ematen dugu.
14 urtetik gora
Adin honetatik gorako ikasleek musika-tresna, Musika Hizkuntza edo taldea bakarrik lantzea hautatu dezakete; edota euren arteko nahasketa bat ere bai. Honetaz gain, Ikastaro Monografikoetan ere izena eman dezakete.
III.Maila. Gogortzekoa
Ikasleak, talde praktika eta instrumentu ezagutzak sakontzen jarraituko du. Maila honetan, ikasleak Armonia, Audizioa…eta abar moduko ikasgai osagarriak egin ahal izango ditu, musika ekintza hobeto ulertzen lagunduko diotelarik, Ikastaro Monografikoetan ere izena eman dezakete.
IV. Maila. Lehentasunezko jarduerakoa
Maila honetako irakaskuntza, ikasleen proposamenen arabera arautuko da.
Helduei begirako irakaskuntza
Helduei begirako irakaskuntza. Segundo Olaeta Musika Eskola Publikoak aukera ezin hobea eskaintzen die pertsona helduei bere aisialdia musika hezkuntzarekin bete ahal izateko. Urteak igaro ahala, eskaria hain handia izan da non, gaur egun, Hezkuntza – erreformarekin helduen heziketa Musika Eskolaren Proiektuaren atal bat izatea lortu dugu. Eskolako organigrama barruan aukera ezberdinak eskaintzen zaizkie:
- Taldeko klaseetara bakarrik etorri: Helduentzako Musika Hizkuntza, Ganbara, Banda Sinfonikoa, eta abar. Iraupena desberdina da klasearen arabera.
- Musika tresna bakarrik ikasi. Bakarkako klasea, astean hogeita hamar minutuko saioa irakaslearekin..
- Musika tresna eta taldekoa klasea egin.
AUKERAZKOAK
Ikasleek 11 urte betetzen dutenean eta 14 urte bete arte, Musika Eskolak euren musika-ikasketak osatzeko honako ikasgaiak lantzeko aukera eskaintzen die. Ikasgaiak aukerazkoak dira eta ikasturte batetik bestera aldatu daitezke.
Ikasgai hauen kostua hileroko kuotaren barruan doa eta eskari orria Idazkaritzan eskatzen da.
- KORUA. Ordu beteko saioa.
- GANBARA MUSIKA. 30 minutuko saioa.
- INFORMATIKA MUSIKALA. 30 minutuko saioa.
- PIANO OSAGARRIA. 30 minutuko saioa, ikasle guztientzat pianokoak izan ezik.
- MUSIKA HISZKUNTZA. Ordu bateko gogortze saioa.
- FANFARREA. Ordu eta laurdeneko saioa.
- PIANO SAKONTZE. 12 urte gorako ikasleei zuzendua, 30 minutuko taldeko saioa.