MATRIKULA EPEAK
Urtean zehar, bi epe daude matrikula eskerak egiteko, maiatza-ekainekoa eta irailekoa. Hauek hedabide ezberdinen bidez sustatzen dira.
Matrikula betetzeko aukera bi daude:
- musika eskolako Idazkaritzan (arretarako ordutegian)
- online.
OHARRA: Matrikula epea pasatuz gero, musika eskolak matrikula eskaerak jasotzen jarraitzen du inolako arazorik gabe.
matrikula eta kuotEN ORDAINKETA
Behin matrikula eskaera onartua izan denean, ikasleak ikasturte hasieran matrikula eta material kuota bat ordainduko du. Gainerako kuotak hilero kobratuko dira banketxe kontu batean helbideratuz. rezio Publikoen tuala ikasle guztiei ematen zaie matrikula eskaerarekin batera.
BAJAK eta ALDI BATERAKO BAJAK
Ikasleak ez badu musika-ikasketekin jarraitu nahi, horren berri eman beharko du eta baja agiria bete Musika Eskolako Idazkaritzan (arretarako ordutegian) edota online. Matrikula baja horren berri hilaren lehen hamabostaldian ematen ez bada hile horretako kuota osoa ordaindu beharko du ikasleak.
Aldi baterako bajari dagokionez honako hiru kasuetan onartuko da:
1.- Gaixotasun larria.
2.- Lan arazoengatik sortutakoak (ordutegi aldaketa , herri aldaketa…)
3.- Goi mailako ikasketak (Unibertsitate Ikasketak, Lanbide Heziketa): ikasketen ordutegi aldaketak, praktikak…
Aldi baterako bajak ez du bermatzen ikaslearen ordutegia mantenduko zaionik, baina bai ikasketa-plaza.
Ordutegiak eta ikasturte egutegia
Irakasle taldeak ardura berezia hartzen du ordutegia ahalik eta erosoen izan dadin ikaslearentzat.
Ikasturtea hasi baino lehen, zentrua ikaslearekin harremanetan jartzen da bere eskolaz kanpoko jardueren ordutegiaren berri izateko eta horrela, ikasketa musikalekin bateratu ahal izateko.
BESTELAKOAK
Ikasketa gelak eta musika-tresnen lagapen ZERBITZUA.
Musika tresna propiorik ez duten ikasleei Musika Eskolak aukera ezberdinak eskaitzen dizkie:
• Entsegu gelak eta ikasketa orduak Musika Eskolan bertan. Aukera ezin hobea dute astean zehar musika eskolako soinu-tresnekin praktikatzeko.
• Beti irakaslearen onarpenarekin, instrumentua etxera ikasteko eraman ahal izatea.
Ikasketa gelak 30 minutuko entseguak egiteko eskaintzen dira eta bata zein beste aukeraz gozatu ahal izateko, eskaria Musika Eskolako Idazkaritzan egingo da.