Gernika-Lumo birtuala, 3D formatuan

Uztailaren 5etik 9ra bitartean Matthias Lüben eta Janusz Czech artista alemaniarrak izan ditugu bisitari, Gernika-Lumoko eraikin esanguratsuenen irudiak 3D formatuan hartzeko: Batzar Etxea, Merkatu Plaza, Babeslekuak, Astra, Jai Alai Frontoia, Andra Maria Eliza, Europako Parkea, Bakearen Museoa eta Kultur Etxea.

Irudi horiekin egin ahal izango da Gernika-Lumoko Bisita Birtuala, anaikidetuta dauden hirietan egindako grabazioen sorta osatuko duena, Alemaniako Pforzheim Hirialako kasua barru.

Proiektu hau Gernika Gogoratuz, Gernika-Lumoko Kultur Etxea eta Pforhzeim Hiriaren elkarlanarekin burutzen ari da.

Matthias Lüben eta Janusz Czech artistak egindako beste lan batzuk ikusteko, klikatu hemen.