Liburutegiak jai egunetan eta Gernika-Lumoko jaietan soilik ixten ditu ateak. Ikasturtean zehar, astelehenetik ostiralera 9:00etatik 20:00etara dago irekita eta larunbatetan 10:00etatik 14:00etara. Uztaila eta abuztuan, aldiz, astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara dago irekita.
Kontutan izan itxi baino 5 minutu lehenagora arte sartu zaitezkeela liburutegira. Une horretatik aurrera, zerbitzuak ez dira erabilgarri egongo.
Liburutegiak 32.000 ale baino gehiago ditu herritarren eskura euskarri desberdinetan (liburuak, aldizkariak, DVDak, Cdak…). Heldu, ume zein gazteentzako literatura eta filmak, poesia, komikiak, antzerkia, egunkariak, aldizkariak… Funtsaren zatirik handiena maileguan eraman daiteke, eta sarbide librekoa da. Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko (EIPS) liburutegiren batean dagoen aleren bat nahi baduzu, gurera ekartzea eskatu dezakezu: eskatu liburuzainei.
Bai. Liburutegia pertsona guztientzat zerbitzu publikoa eta sarbide librekoa da, eta, beraz, ez da beharrezkoa txartela izatea instalazioetara sartzeko. Irakurtzeko eta funtsak kontsultatzeko mugarik gabe sar zaitezke, baita wifi zerbitzura ere. Hala ere, materialen mailegurako beharrezkoa da txartela edukitzea.
Liburutegiko txartela, aurrez aurre eskatu eta bete dezakezu liburutegian. Bestela, Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko (EIPS) zein Kultur Etxeko webguneetan online betetzeko aukera ere baduzu. Inprimakia bete eta, aurrez aurre egiten baduzue momentuan saiatuko gara txartela egiten. Momentu horretatik aurrera, maileguak egiteko aukera izango duzu. Txartela ez da ordaintzen eta bizi guztirako eta Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako liburutegietarako balio du.
Bai. Sarrerako arkupeetan, itzulketak egiteko buzoia duzue: urteko 365 egun eta 24 ordutan zuen zerbitzura.
Bai. Familien Txokoa 0 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago. Familia-espazio horretan, ipuinak, komikiak, animalia eta zientzia liburuak eta abar luze bat duzu eskura. Gainera, eskolako lanetarako espazioa ere baduzu. Material guztia maileguan eraman daiteke: liburuak, CDak, DVDak…
Bai. Liburutegiaren ondoan Gaztegunea dago irakurtzeko, jolasteko edota etxeko lanak egiteko. 10 urtetik 15 urtera arteko zerbitzua da eta 16:30etatik 20:00etara zabalik dago.
Bai. Liburutegiko behe eta lehen solairuan dauden ikasketa-gelak erabili ditzakezu. Gogoratu Liburutegia herritar guztientzako gunea dela. Ezin da espaziorik erreserbatu edota denbora luzez hutsik utzi.
Bai. Liburutegiak 4 ordenagailu ditu erabiltzaileen eskura: 30 minutuko tarteetan erabili daitezke herritar guztiek erabiltzeko aukera izan dezaten. Horrez gain, Kultur Etxean wifia dago eta, pasahitzik gabe, edozein gailutik konektatu zaitezke.
Bai. Liburutegiaren sarreran gehien irakurtzen diren egunkariak eskura dituzu: Hitza, Berria, Gara, Deia, El Correo eta El País. Eguneroko aleaz gain, azken 2 hilabeteetako aleak ere kontsultagai izaten ditugu. Aldizkariak ere baditugu berton irakurri edota etxera maileguan eramateko. Liburutegien erabiltzailea zaren aldetik, online ere sartu zaitezke aldizkariak kontsultatzera, eLiburutegiaren bidez, txartelaren zenbakia eta pasahitza erabilita (pasahitza liburuzainei galdetuta lortu dezakezu).
Liburutegiaren mailegatu edo itzul ditzakezu aleak. Arkupeetako buzoian eta Lurgorriko Areto berrian ere, dokumentuak itzultzeko aukera dago.
Liburutegian egin dezakezu, aurrez aurre, edota:
• Telefonoz: 944650031
• Whatsappez: 630071681
• Posta elektronikoz: liburutegia@gernika-lumo.eus
• Online katalogoan bidez, zure liburutegikotxartelaren zenbakiarekin eta pasahitzarekin identifikatu ondoren.
Dokumentuan jarri ohi dugu itzultzeko epe muga baina, bestela, guri galdetu edo zure kontua kontsultatu ahal duzu, online katalogoaren bidez, zure txartelaren zenbakiarekin identifikatuta.
Bai. Aleak aurrez aurre, telefonoz, whatsapez edo posta elektronikoz eska ditzakezu. Gero liburutegian jaso beharko duzu.
Bai. Liburuzainekin kontaktuan jarri eta zerbitzu berezi honi buruzko argipenak emango dizkizute. Mugikortasun arazoak dituzten eta Gernika-Lumon bizi diren herritzarrentzako zerbitzua da.
Mailegatutako aleen erreserba aurrez aurre egin daiteke harrera-gunean, online katalogoaren bidez edota gurekin kontaktuan jarriz (whatsapp, email, telefonoz…). Erreserbatu duzun liburua itzultzen digutenean, SMS bidez jakinaraziko dizugu, jaso dezazun. Une horretatik aurrera, bi egun oso izango dituzu jasotzeko.
Gure bilduman ez dagoen baina Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko (EIPS) liburutegiren batean dagoen aleren bat nahi baduzu, ekartzeko eskatu dezakegu. Eskaera liburutegian aurrez aurre egin daiteke edota gurekin kontaktuan jarriz (whatsapp, email, telefonoz…).
Gure webgunearen bidez, katalogoa kontsulta dezakezu, eta, haren bidez, liburuak erreserbatzeko eta maileguak berritzeko aukeretara sar zaitezke. Gainera, gure webgunetik, Liburubila, eLiburutegia eta eFilm eduki digitalen plataformetara sar zaitezke. Zerbitzu hauek erabili ahal izateko, liburutegian zure pasahitza eskatu beharko duzu.
EIPSeko edozein liburutegitako txartela duten pertsona guztiek eLiburutegia eta eFilm plataformetarako sarbidea dute. Horien bidez, zure erabiltzaile-zenbakiarekin eta pasahitzarekin identifikatu ondoren, liburu elektronikoak eta aldizkariak deskargatu eta/edo irakurri daitezke, baita streaming bidez filmak, dokumentalak eta abar ikusi ere.
Bai. Liburutegiak wifi zerbitzua eskaintzen du, sarbide librean eta doan.
Bai, inprimagailua eta fotokopiagailua ditugu. Inprimaketen eta fotokopien prezioa indarrean dagoen ordenantza fiskalak ezartzen du.
Liburutegiak kulturarekin lotutako jarduerak programatzen ditu eta kartel eta eskuorri fisikoetaz aparte, agenda Kultur Etxeko webgunean – https://kulturagernika-lumo.eus – edota sareetan dago kontsultagai.
ZALANTZARIK BADUZU…
Zatoz liburutegira eta argitzen saiatuko gara. Gure ordutegia 9:00etatik 20:00etara da astelehenetik ostiralera eta 10:00etatik 14:00etara larunbatetan (uztaila eta abuztuan, astlehenetik barikura, 9:00etatik 14:00etara).
Kontakturako bide hauek erabili ditzakezu: telefonoz 944650031, whatsappez 630071681 eta emailez: liburutegia@gernika-lumo.eus.
GOGORATU BETI…
Liburutegia guztiontzako espazioa da eta denon artean elkar zaintzea beharrezkoa da. Horretarako, langileen jarraibideak eta gomendioak jarraitzea beharrezkoa da. Gozatu liburutegian!!