Edukira salto egin
- Liburutegia denontzako espazioa da. Errespetatu funtzionamendu arauak eta liburuzainen gomendioak.
- Ordutegia:
- 9:00etatik 20:00etara da astelehenetik ostiralera eta 10:00etatik 14:00etara larunbatetan.
- Uztaila eta abuztuan, goizeko ordutegia dago, astehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara.
- Wifi librea dago eta ordenagailuak kontsultetarako. Ordenagailuen erabilera 30 minutukoa da.
- Liburutegiko dokumentuak maileguan eraman daitezke:
- liburuak 21 egunetarako,
- aldizkariak, filmak eta musika 7 egunetarako.
- Epea amaitzean, inork eskatu ez badu, luzatzeko aukera dago. Dokumentuak mailegatuta badaude, erreserba egiteko aukera ere badago.
- Maileguak etxera eramateko, liburutegiko txartela ateratzea beharrezkoa da. Txartela doan atera dezakezue liburutegian bertan.
- Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean (EIPS) gaude eta bertoko txartela gainontzeko udal liburutegietan erabili daiteke.
- Dokumenturen bat gurea ez den Euskadiko Irakurketa Publiko Sareko beste liburutegi batean balego, liburutegien arteko maileguaren bidez ekartzea posible da.
- Liburutegian espazio desberdinak daude: arreta gunea, hemeroteka, ordenagailuak, bideoteka, ikasgela bi, familien txokoa eta gaztelekuan.
- Kultur Etxeak Whatsapp bidezko komunikazio kanala martxan jarri du. 680 93 09 92 zenbakia kontaktuetan gordez eta zure datuak bidaliz (izen-abizenak), kultura programazioaren berri jasoko duzu (liburutegiko ekintzak barne).
- Informazio gehiagorako, galdetu liburuzainei edota kontsultatu Galde-erantzunen dokumentua.