Orain dela urte bete Miguel Marina Barreroren alaba izan genuen gure artean, Kultur Etxean eskegita dugun “Palomares” lanean interesatuta. Bertaratu ziren baita Gernika-Lumoko lehengusiñak Begoña eta Arantza Arrien. Bisita honen ondorioz, bere garaian Ricardo Abaunzak landu zuen ondare artistikoaren inbentarioa berreskuratu du Kultur Etxeak.
Ia 500 obrak osatzen dute Gernika-Lumoko ondare artistikoa, zeinetan denetarik dao: pinturak, eskulturak, argazkiak, grabatuak, etab.
Marinaren artelanaren ikerketa abiapuntu hartuta obra guztien inbentarioa egin eta webgunearen bitartez gernikar guztion eskura jartzea da helburua.