Helduei zuzendutako biolontxelo, trikitixa eta akordeoi tailerrak “Segundo Olaeta” Musika Eskola Publikoan

Betidanik biolontxeloa, trikitixa edo akordeoia jo nahi izan duzue? “Segundo Olaeta” Musika Eskola Publikoak musika tresna hauekin Musika Tailerrak prestatu ditu AZAROAN eskaintzeko. Aukera ezin hobea daukazue musika-tresna hauen bitartez, musikarekin esperimentatzen hasteko.

Lehengo saiotik, musika tresna hauek jotzeko hasierako pausuak era praktiko baten landuko dira, horrela ba, hasiera batetik, helburua esperientzia hau bere osotasunean gozatzea izango delarik.

18 eta 99 urte bitarteko pertsonei zuzenduta, tailerra ordubeteko 3 saioz osatuta dago, eta 20 €-ko prezioa izango du.
Ez da beharrezkoa musika-hizkuntza jakitea.


Musika eskolak tailerrak burutu al izateko tresnak utziko ditu, hori dala eta, plazak mugatuak izango dira.
Informazio gehiago:
Tel: 946270214
idazkaritza@segundoolaeta.net